2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

BERTSO


 BERTSO-IPUIN

Beste urtetan, bosgarren mailako ikasleek  azken produkzioa Antzoki Zaharrera eramaten dute,  familiak bertsoekin gozatzeko. Aurten ezberdin izango da. Denak etxean gaude eta antzokiek ez dute bere ateak irekiko.

Guk egindako bertsoak ez dituzue entzungo, baina irakurri bai. Beraz, gozatzeko aukera baduzue.





Etxean gauden bitartean, ikasgai guztiak lantzen ditugu, bertso ere bai.
Aitorrek lan berri bat bidali digu eta segituan aurkezpen hau osatu dugu. Honetan kontatzen dugu nola sentitu gara egoera berezi honetan. Oso polita geratu da.







Kaixo,

Datorren astean bukatzen dugu bertsolaritzako ikasturtea, eta hori dela eta azken 
baliabide hau bidaltzen dizuet. Googleeko formulario sinple bat da, izen eta ikastetxea 
jar behar duzue, gustuko duzuen irudi bat aurkitu eta bere url-a galdetegian gehitu 
eta beraien kopla edo bertso bat, orain sortua edo aurretik egindako bat. Zuen 
erantzunak pdf moduan jasoko ditut nik, eta horiekin bildumatxo bat egin nahi nuke, 
calameo edo antzeko plataforma batean. Gero helaraziko dizkizuet noski, zuek aurretik 
bidali dizkidaten lanekin batera. Ikasturtea amaitzeko modu polit bat izan daitekeela 
iruditu zait, ia zer diozuen zuek. 
Ikasleen bildumarako erantzun batzuk jaso ditut, baina askotan irudiaren helbidea 
gaizki kopiatuta dago edo bertsorik ez da agertzen. Horregatik hemen doakizue 
berriz ere galdetegiaren helbidea eta betetzeko argibide batzuk. Ia denon artean 
lan polit bat atera dezakegun. Gogoratu azken eguna ekainaren 10a jarri 
dugula, gero muntaia eta prestaketa egin ahal izateko.


Mila esker eta laster arte!


NOLA TXERTATZEN DA IRUKIAREN URL?        KLIK     EGIN

Kaixo, hemen doakizue bilduma osatuta. Zuen lanak jaso bezala bildu ditut, 
bertsoen zuzenketarik gabe.  Zuen lanak azkenean daude.




2020(e)ko maiatzaren 2(a), larunbata

NATUR ZIENTZIA


EKOSISTEMAK


ZER DAKIGU?
 Ireki Padlet hau eta ikusiko duzu zer idatzi dugun




Hecho con Padlet 
ZER DE EKOSISTEMA?
Egin Klik eta informazioa zabalduko da 

IRAKURKETA


LIBURUAREN EGUNA
Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da.
Urtero bezala, liburuaren eguna gure ikastetxean ospatuko dugu. Aurten  ezberdina izango da. Baina etxetik zerbait eskeiniko dizuegu.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, irakurketa eta argitalpen industria sustatu eta idazleen eskubideak babesteko helburuarekin.

Apirilaren 23a aukeratu zen Liburuaren eta Egile-Eskubideen Eguna. Badakizue zergatik aukeratu zen egun hau?
Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega idazleak egun horretan hil zirelako.

Irakurri, gozatu eta oparitu liburuak!
Liburu egun zoriontsua!

Eskolan irakurtzen ari ginen  Mara eta izar saltzailea. Oso lan polita ari ginen osatzen, baina ezin izan genuen bukatu.
Liburu hori Maribel Aiertzak idatzi du eta apirilaren 22an mediateka gurekin bilduko zen, baina hori ere ezin izan da.

Maribelek ez zuen hori horrela utzi, hain egun berezian eta zerbait esan nahi zigun, horregatik bideo hau bidali nahi digu. Ikusi.


Guk ere jarduera berezi bat egin nahi izan dugu  eta pentsatu dugu
denak irakurtzen dugun liburuaren pasartea irakurtzea eta horrela zuek entzun dezakezue eta gero irakurtzeko aukera izan.

MATEMATIKA


NEURKETAK

NERE ETXEA NEURTU DUGU

ZEIN TRESNA ERABILIKO DUGU?
Hartu dugu zinta metrikoa etz txoko guztiak neurtu ditugu.
Erabili behar genituen cm unitatea.



MUSIKA


ZUHAIZTI’S

Aste honetako ariketa ZUHAIZTI’S GOT TALENT deitzen da eta hauek izango dira jarraitu behar dituzun pausoen azalpenak:

 Musikarekin lotutako emanaldi bat prestatu beharko duzu. Horretarako, jarraian ikusi ahal izango dituzun aukeren artean bat hautatu beharko duzu:
 
a.        Gorputz perkusioari buruzko koreografia laburra sortu.
b.          Gustuko duzun abesti baten letra ikasi (edozein hizkuntzan izan daiteke) eta abestu.
c.           Txirularekin (txirula etxean baldin baduzue) edo etxetik daukazun beste instrumenturen batekin partitura bat jo. Partitura Internetetik aurkitutakoa edo zuk asmatutakoa izan daiteke.
d.          Abesti bat edo gehiago erabiliz, dantza bat asmatu. Euskal dantzaren bat ere dantzatzeko aukera duzu.
e.          Etxetik dituzun objektu ezberdinak erabiliz (liburuak, ur botilak, errotulkiak, egurrezko koilarak…), partitura bat asmatu eta jo. 
f.    Musikako instrumentu bat sortu

Hona hemen ideia batzuk


ESKERRIK ASKO ETA ANIMO!

PRIMERAN EGINGO DUZU!!!
 
Sergio




GOT TALENT-EKO BIDEO INTERESGARRI

ODEI 
UNAI
SAIOA
OIER
NAHIA L.
LOREA
IRATI
ALAIA





ASIER
AINHOA

UNIBERTSOA

  UNIBERTSOA https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Unibertsoa