LIBURUAREN EGUNA
Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da.
Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile
eskubideen bitartez bultzatzea da.
Urtero bezala, liburuaren eguna gure ikastetxean ospatuko dugu. Aurten ezberdina izango da. Baina etxetik zerbait eskeiniko dizuegu.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, irakurketa eta argitalpen industria sustatu eta idazleen eskubideak babesteko helburuarekin.
Apirilaren 23a aukeratu zen Liburuaren eta Egile-Eskubideen Eguna. Badakizue zergatik aukeratu zen egun hau?
Miguel de Cervantes, William
Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega idazleak egun horretan hil
zirelako.
Irakurri, gozatu eta oparitu liburuak!
Liburu egun zoriontsua!
Eskolan irakurtzen ari ginen Mara eta izar saltzailea. Oso lan polita ari ginen osatzen, baina ezin izan genuen bukatu.
Liburu hori Maribel Aiertzak idatzi du eta apirilaren 22an mediateka gurekin bilduko zen, baina hori ere ezin izan da.
Maribelek ez zuen hori horrela utzi, hain egun berezian eta zerbait esan nahi zigun, horregatik bideo hau bidali nahi digu. Ikusi.
Guk ere jarduera berezi bat egin nahi izan dugu eta pentsatu dugu
denak irakurtzen dugun liburuaren pasartea irakurtzea eta horrela zuek entzun dezakezue eta gero irakurtzeko aukera izan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina