2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

BERTSO


 BERTSO-IPUIN

Beste urtetan, bosgarren mailako ikasleek  azken produkzioa Antzoki Zaharrera eramaten dute,  familiak bertsoekin gozatzeko. Aurten ezberdin izango da. Denak etxean gaude eta antzokiek ez dute bere ateak irekiko.

Guk egindako bertsoak ez dituzue entzungo, baina irakurri bai. Beraz, gozatzeko aukera baduzue.





Etxean gauden bitartean, ikasgai guztiak lantzen ditugu, bertso ere bai.
Aitorrek lan berri bat bidali digu eta segituan aurkezpen hau osatu dugu. Honetan kontatzen dugu nola sentitu gara egoera berezi honetan. Oso polita geratu da.







Kaixo,

Datorren astean bukatzen dugu bertsolaritzako ikasturtea, eta hori dela eta azken 
baliabide hau bidaltzen dizuet. Googleeko formulario sinple bat da, izen eta ikastetxea 
jar behar duzue, gustuko duzuen irudi bat aurkitu eta bere url-a galdetegian gehitu 
eta beraien kopla edo bertso bat, orain sortua edo aurretik egindako bat. Zuen 
erantzunak pdf moduan jasoko ditut nik, eta horiekin bildumatxo bat egin nahi nuke, 
calameo edo antzeko plataforma batean. Gero helaraziko dizkizuet noski, zuek aurretik 
bidali dizkidaten lanekin batera. Ikasturtea amaitzeko modu polit bat izan daitekeela 
iruditu zait, ia zer diozuen zuek. 
Ikasleen bildumarako erantzun batzuk jaso ditut, baina askotan irudiaren helbidea 
gaizki kopiatuta dago edo bertsorik ez da agertzen. Horregatik hemen doakizue 
berriz ere galdetegiaren helbidea eta betetzeko argibide batzuk. Ia denon artean 
lan polit bat atera dezakegun. Gogoratu azken eguna ekainaren 10a jarri 
dugula, gero muntaia eta prestaketa egin ahal izateko.


Mila esker eta laster arte!


NOLA TXERTATZEN DA IRUKIAREN URL?        KLIK     EGIN

Kaixo, hemen doakizue bilduma osatuta. Zuen lanak jaso bezala bildu ditut, 
bertsoen zuzenketarik gabe.  Zuen lanak azkenean daude.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

UNIBERTSOA

  UNIBERTSOA https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Unibertsoa