Aste honetako ariketa “ZUHAIZTI’S GOT TALENT” deitzen da eta hauek izango dira jarraitu behar dituzun pausoen azalpenak:
Musikarekin lotutako emanaldi bat prestatu beharko duzu. Horretarako, jarraian ikusi ahal izango dituzun aukeren artean bat hautatu beharko duzu:
a.
Gorputz perkusioari buruzko koreografia laburra sortu.
b.
Gustuko duzun abesti baten letra ikasi (edozein hizkuntzan izan
daiteke) eta abestu.
c.
Txirularekin (txirula etxean baldin baduzue) edo etxetik daukazun
beste instrumenturen batekin partitura bat jo. Partitura Internetetik aurkitutakoa edo zuk asmatutakoa izan
daiteke.
d.
Abesti bat edo gehiago erabiliz, dantza bat asmatu. Euskal dantzaren bat ere dantzatzeko aukera duzu.
e.
Etxetik dituzun objektu ezberdinak erabiliz (liburuak, ur botilak, errotulkiak, egurrezko
koilarak…), partitura bat asmatu eta jo.
f. Musikako instrumentu bat sortu.
Hona hemen ideia batzuk
ASIER
AINHOA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina