5.mailakoak aurten berez ESPELEOLOGIA txangoa izango dugu. Xabik (sarrerako mantenimendukoak) antolatzen du bere espeleologo taldearekin eta beraz data bat finkatzeko eskatu zidan.
Nire aldetik ondo legoke 5-A eta 5-D astelehen batean izatea egun horietan baitute Gorputz Hezkuntza.
Beraz, maiatzak 25 astelehena 5-A eta 5-D joango dira.
Dakizuen bezala egoera berezi batean gaude. Gorputz hezkuntzako saioak eskolan egiten ditugun moduan etxetik egitea nahiko zaila den arren, oso garrantzitsua den ariketa fisikoa egitea gomendatzen dizuet...
Gure eskolako BLOGean ikusgai dituzue zuek, 5. Mailakoek egindako PARKOUR eko saioetan egindako bideo montaje bat.
EUSKAL KIROLARIAK: Bideoan hainbat euskal kirolari azaltzen dira. Azaltzen diren kirolak imitatu eta ea zure ingurukoek zein kirol den asmatzen duten... Ondoren, bideoan azaltzen ez den beste kirol bat imitatuz frogatu!!