KUKUA
IRAKURKETA ETA GALDETEGIA:
“Antzinako euskaldunen egutegiak bi urtaro besterik ez zituen (uda eta negu), eta Ama Birjina
Martxoko egun horixe (martxoak 25) izaten zen udako lehen eguna. Kukuaren etorrerak lur-soroak
neguko lozorrotik esnatu zirela adierazten zuen, negua joan eta uda etorri zela, alegia. Hain zuzen
ere, Ama Birjina Martxoko egunetik hasi eta 15 eguneko tartean kukuak ez jotzea, gaitz handi eta
beldurgarria zen, ez baitzetorren udaberririk. Beraz, Andra Mari Martxoko egunetik hasi eta
ondorengo 15 egunetan kukua ageri ez bazen, bederatzi idi-pareri gurdia lotu eta bere bila joan
behar omen zen Erromako zubira.

Beraz, kukua zoratzea, nolabait esanda, izadia zoratzea zen: neurrigabeak lirateke ondorioak.
Zer ote litzateke udaberririk ez etortzea? hondamendia. Horrela dira herriaren usteak.
Zer ote litzateke udaberririk ez etortzea? hondamendia. Horrela dira herriaren usteak.
Kukua da denboraren gurpilaren ardatz eta mugarri. Izan ere, kukua udaberriarekin batera dator,
bizitza berriarekin batera, eta udaberri bukaeran badoa, halaxe dio herriaren jakinduriak:
"Kukua Ama Birjina Martxoko egunean hasten da kantatzen Erromako zubian eta San Pedro
biharamunean mututzen da.”

1-Ondo ulertu al duzu testua?
2-Idatzi hemen ezezagunak egin zaizkizun hitzak:
3- Zenbat urtaro zituen antzinako euskaldunen egutegiak?
4-Beraz, noiz izaten zen udako lehen eguna?
5-Ezagutzen al duzu historiotxo hau?
6-Zer animalia omen dator udaberriarekin?
7-Badakizu zer da kukua? Arraina-txoria-ugaztuna-txitxarea… (egokiena azpimarratu)
8-Zer gerta daiteke kukua udaberrian ez bada etortzen?
9-Noiz dator kukua eta noiz doa?
10-Idatzi hemen herriaren jakinduriak esaten duena:
11-Ba al dakizu esaera zahar bat non kukua aipatzen den?. Idatzi, baldin badakizu:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina