20. EGUNA - APIRILAK, 20
EGUN ON!
BERRIRO LANERA!!
Kaixo ekipo:
Zer moduz zaudete? Etxetik atera nahian?
Mila gauza egin eta mila gauza asmatu dituzue. Ondo da, buruari bueltak eman behar zaizkio. Baina, orain, hau tokatu da!
Ikusi dut oporretan sukaldatu, jolastu, kirola egin eta abarreko gauzak interesgarriak egin dituzuela. Deskantsatu ere egin duzue, ezta?
A ze pena oporrak bukatu direla!.
A ze pena eskolara ez garela bueltatu!
Gure ongi etorria zeharo ezberdina izan da. Arratsaldean ikusiko ditugu lagunen aurpegiak eta poztuko gara.
Aupa!!!
Hirugarren trimestre!!
Gelditzen zaizkigun egunetan gai berri batzuk ikasiko dituzue eta besteak, errepasatuko ditugu. Animo!
Carmen
(irakurri)
19. EGUNA - APIRILAK, 3
EGUN ON!
AZKEN EGUNA!!
PELIKULA!!!
OPORRAK!!!!!
Eskolan egongo bagina, arratsaldean pelikula bat jarriko genuke. Ohitura onak ezin ditugu utzi eta gaur ere PELIKULA BAT IKUSIKO DUGU:
OPORRETAN
- Liburuak irakurri
- ELIBURUTEGIA
- Mahai jokoak etera eta familiarekin jolastu
- ESPERIMENTUAK aspertzen zarenean
- Argazki mila atera eta partekatu gurekin #yomequedoencasa
- Gure BLOGA noizean behin begiratu, gure lana txertatzen ari naizelako
- Dantzatu, abestu, gorputza aztindu.
- RTVE2n eta Etb3an ere programazioa dago zuentzat. Aurreko egunekoak ere ikus ditzakezue (a la carta)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina