2019(e)ko abenduaren 8(a), igandea

IRTEERAK


 ZOOTEKA
                              Iraila 27an        

Eskolara joan ginenean bederatzietan abiatu ginen, 5 garren osoa 
bi taldetan banatu gintuen, batzuk Zootekara eta besteak Tabakalerara 
joan ginen. Ni lehenengo Zootekara joan nintzen. Zootekan tresna 
ezberdineko animalia  asko zeuden eta harrigarriak ziren, koadro asko 
zeuden leku batera ere joan ginen, oso arraroak ziren. 

Gero hamaiketakoa jan genuen. Jan eta gero parkera joan ginen pixka bat. 

Ondoren aldaketa egin genuen, ni eta nire taldea Tabakalerara joan ginen. 
Terrazara igo ginen eta  Donostia osoa ikusi genuen, hor geratu ginen beste 
taldea etorri arte. Etorri zirenean joan ginen denak berriro ikastolara, eta  
bukatu zen nire lehenengo txangoa.
Ainhoa







                      EKAIN BERRI
Urriaren 30a

Kaixo egunon, aurreko egunean Ekain kobaren erreplikara joan ginen, hau da, Ekain berrira.
Han geunden bi gela 5.B, eta gu 5.A. 
Gure gelakoek motxilak kaiola handi moduko leku batean utzi genituen eta besteak beste leku batean.
Gero gidariak esan zigun nola egin behar genuen bisita.
Gure gelakoak kobara sartu ginen eta beste gelakoak azagaya eta arkoarekin hasi ziren.
Kobara sartu ginenean pantaila bat ikusi genuen. Pantailan Euskal Herriko koba inportanteak zeuden.
Orduan jarraitu genuen eta han zaldiak, oreinak, hartzak eta bisonteak ikusi genituen, marraztuta. Bukatu genuenean, beste buelta eman genion kobari, baina honetan, mantxoago joan ginen eta gidaria marrazkiz marrazkiz azaltzen joan zen.
Marrazki azkoz gehiago ikusi genituen. Bi arroka eta hezur batzuk ikusiz gero, gidariak azaldu zuen hezur horiek antzinako hartzaren hezurrak zirela. Guk usten genuenean kobatik aterako ginela, bapatean, ni konturatu nintzen laku txiki bezalakoan bideo bat jarri zuela. Bideoan ateratzen ziren lehengo gizakiak koba baten barruan nola bizi ziren.
Azkenik, kobatik atera ginen eta berriro eguzkia ikusi genuen. 


Gu jaten ari ginenean gidariak gela batera eraman gintuen eta dudak argitu zizkigun. Azagaya eta arko batzuk erakutsiz gero azaldu zigun nola erabiltzen ziren. 
Kanpora joan ginen eta larre batean laztozko oreina eta bazurde bat zeuden.
Han azagaya eta arkoarekin jaurtitu genuen. Helburua zen animaliari ematea. Baina oso zaila zen eta bakarrik Ainhoak oreinari behin eman zion hankan. 
Hori bukatu eta gero, lehiaketa bat egin genuen azagayarekin. Helburua zen ahalik eta hurrunago azagaya botatzea. Kevinek azagaya hartu eta zas! Bera irabaslea izan zen. 
Orduan, bizita bukatu zen eta gu alai gure etxera joan ginen. 

Itxaron, ahastu egin zait esatea Lili jaregia bisitatu genuela eta andrea Maddalen han zegoela. Berak txapa handi bat eman zigun eta ni pixkat aspertu nintzan. 

AGURRRRRRRRRRRRRRR!
 Eldan




OIASSO MUSEOA

                                             Azaroaren 22a

Gaur 9:00tan, eskolatik atera gara. Autobusa hartu dugu eta 
20 minutuko bidaia izan dugu. Bi autobusetan joan gara, batean A 
eta B gelakoak eta bestean C eta D gelakoak . 
Lehenengo, museora joan gara eta hor gauza pilo zeuden:
“RA” jainkoaren bastoia, antzinako txanponak, zeramikazko 
ontziak, mineralak, arropak lotzeko botoiak…. 
Jarraian, meategi batera joan gara eta mineralak oso politak 
zeuden:  kobrea, kaltzioa,... Eta gainera mineral urdin bat ikusi 
dugu!!! meategiraino iristeko, trenean joan gara abesten: 
“un elefante se balanceaba sobre la tela de una araƱa...”
Ondoren, autobusera igo gara eta eskolara itzuli gara.
Egun osoko irteera izan da,  oso ondo pasa dugu!!!
Lorea







UNIBERTSOA

  UNIBERTSOA https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Unibertsoa